naturopatiazentroa

Elikaduraren Naturopatia

Elikadurak gizakion osasunean duen eragina aztertuko dugu, elikadura naturalari garrantzia emanez. Azterketa horretan nutrizioa, trofologia, elikadura, bromatologia eta gastronomia sartzen dira. Jardun naturopatikoan elikagai naturalak gomendatzen dira (bai osagaiei, bai prestaketari, manufakturazioari, lanketari eta ezaugarri organoleptikoei dagokienez), merkatuan salmenta askekoak eta dietetikaren industriak eskura jartzen dituen produktu osagarriak. Elikadura higienikoa osasun iturri gisa erabiltzeko orientazioa, informazioa, aholkularitza eta heziketa eskaintzen ditu.

Modulu honetan honako hauek sartzen dira:

• ELIKADURA ORTOMOLEKULARRA
Gizakion bizitzako une bakoitzerako egokiak diren dosi optimoko nutrienteen erabilera.

• ELIKADURA HIGIENIKOA
Elikagaiei buruzko orientazioa, informazioa eta aholkularitza.

• BARAUA/HIGIENEA
Baraua osasunari eusteko elementu gisa erabiltzea.

• DIETOHIGIENEA
Osasunari eusteko elikadura-metodo pertsonalizatuak.

• ORIENTAZIO ETNODIETETIKOAK
Elikadurarako arau tradizionalen aplikazioak; hala nola AYURVEDAN, MAKROBIOTIKOAN, eta abarren jasotzen direnak.

Zentzumenen Naturopatia

Zentzumenetan eragiten duten elementuen aplikazioa ikasten da: musika, kolorea, aromak eta idazketa. Jardun naturopatikoan gomendatzen dira zentzumenen bidez pertsonarengan ongizatea eragingo duten elementuak, hala nola, musika, soinuak, koloreak, aromak, usainak, etab. Pertsonek euren eguneroko bizitzan neurri higieniko gisa erabiltzen ikasteko gomendatzen da, eta zentzumenen pertzepzioa hobetzeko ere hezten da pertsona, norbera eta inguratzen duen unibertsoa hobeto ezagutzeko, eta osasunaren mesedetan ahalik eta etekin handiena ateratzeko.

 

Modulu honetan honako hauek sartzen dira:

 

• MUSIKA-TEKNIKAK
Musika osasun-eragile natural gisa erabiltzea, osasunari eusten laguntzeko.

 

• KROMOTEKNIA
Koloreak osasun-eragile natural gisa erabiltzea, osasunari eusten laguntzeko.

 

• AROMAHIGIENEA
Olio-esentzietatik eta bestelako substantzietatik eratorritako usainak erabiltzea osasunari eusteko.

naturopatiazentroa

Ibaiondo, 4 - 48700 ONDARROA - BIZKAIA - Teléfono 946 830 114