naturopatiazentroa

ESKUZKO NATUROPATIA

 

Oinarrizko elementu gisa eskuak erabiltzen diren teknikak ikasten dira; eta hemen garatzen dira, esaterako, kiropraxia, kinesiologia, kiromasajea, erreflexologia, digitopuntura, dreinatze linfatikoa, etab.

Naturopatak masaje mota gomendatzen du (ez terapeutikoa) osasunari eta egoera fisiko onari eusteko erremedio higieniko gisa. Gorputzaren gune jakin batzuetako masajea ere gomendatzen du, ongizatea eragingo duen erlaxazioa eragiteko. Halaber, grabitateari hobeto egokitzeko gehien komeni den gorputzaren jarrera ere gomendatuko du.

 

Modulu honetan honako hauek sartzen dira:

 

• KIROMASAJEA
Ongizate fisiko eta psikologikoa eragiteko, eskuekin ematen den masajea.

• KIROPRAXIA:
Egitura osteomuskular egokiari eusteko eskuzko teknikak erabiltzea.

• OSTEOPATIA
Egituraren eta funtzio osteomukularraren eta erraietako ondorioen normalizaziorako eskuzko sistema.

• SHIATSUA
Osasun egoera ezin hobea lortzeko egitura bioenergetikoa erabiltzen duen eskuzko sistema.

• KINESIOLOGIA
Muskulu-egituran islatzen diren seinale eta zeinuen bidez gorputzari buruzko informazioa jasotzen duen eskuzko sistema. Aldi berean, gorputzean bestelako informazioa txertatzen da muskuluen eta mugimendu erreflexuen prozedura beraren bidez.

• OINETAKO ETA ESKUETAKO ERREFLEXOLOGIA
Oinetan edo eskuetan masajea emanez hari dagokion topografia organikoan erreflexua eragiten duen eskuzko sistema.

• DREINATZE LINFATIKOA
Sistema linfatikoaren aktibazioa eragiteko eskuzko masajea, toxinak mugitzeko eta kanporatzeko.

• DIGITOPUNTURA
Akupunturaren puntuen gainean erreflexua eragiteko eskuzko masajea.

• TEKNIKA SAKROKRANEALA
ICR sisteman eta egitura sakrokranealean erreflexua eragiten duen eskuzko sistema, osasunari nabarmen eusteko.

• MASAJE METAMORFIKOA
Ekintza erreflexuaren bidez, jaio aurretik sortu eta gerora garatutako gatazkak ulertzea eta konpontzea ahalbidetzen duen eskuzko sistema.

• ROLFINGA
Birdoikuntza organiko eta psikikoa lortzeko, egitura osteomuskularra lerrokatzeko sistema.

• ALEXANDERREN METODOA
Jarrera-heziketako sistema.

 

 

naturopatiazentroa

Ibaiondo, 4 - 48700 ONDARROA - BIZKAIA - Teléfono 946 830 114