naturopatiazentroa

NATUROPATIA PSIKOFISIKOA

 

Gizakiak osasun-egoera bikaina lortzeko dituen garun-funtzioen aplikazioa ikasiko dugu; esaterako, erlaxazioa, bioarnasketa, sormenezko bisualizazioa, etab. landuko ditugu. Elementu psikofisiko gisa, pertsonak oreka psikofisikoa, eta ondorioz, ongizate pertsonal handiagoa lortzera bideraturiko ariketak eta teknikak gomendatuko ditu naturopatak. Erlaxatzeko, buru-kontrolerako teknikak eta sormenezko bisualizaziorako teknikak irakasten eta aplikatzen ditu. Yoga, Qi Qong, Taichi saioak egituratuko ditu pertsonaren kontrol psikofisikoa bere buruarekin eta inguratzen duenarekin harmonizatzeko.

Ongizate handiagoa lortzeko barrea eta antzeko elementuak erabiliko ditu. Halaber, pertsonak harmonia psikofisikoa lortzeko ikasteko gai den osasun-baliabide guztiak eta osasun-egoera hobetzeko pertsona gisa duen potentziala ondo erabiltzen ere irakatsiko du.

Modulu honetan, honako hau sartzen da:

• ERLAXATZEKO TEKNIKAK
Ongizate fisiko zein psikikoa lortzeko teknika psikofisikoen multzoa: yoga, taichi, qi qong, meditazioa, etab.

 

• SORMENEZKO BISUALIZAZIOA
Buru-protokoloko sistema da, pertsonak buruko eskemak menderatzen ikasteko, bisualizaziorako teknika batzuen bidez.

 

• PROGRAMAZIO NEUROLINGÜISTA (PNL)
Pertsonak, ahozko birprogramazioaren bidez, buruko ikuspegi batzuk mendean hartzeko ikasketa-sistema.

 

• GESTALT
Pertsonaren autoezagutza eta autokudeaketa kognitiboari garrantzia ematen dion sistema.

 

• PERTSONAZGAINDIKO PSIKOHIGIENEA
Gizakiaren egitura psikoenergetikoaren ezagutza eta praktika.

 

 

naturopatiazentroa

Ibaiondo, 4 - 48700 ONDARROA - BIZKAIA - Teléfono 946 830 114